Bekause E-Mail
escrito por Administrator   
lunes, 15 de octubre de 2007

Bekause, Ordiziako gazte kuadrila bat gara. Laurogeigarren hamarkadaren hasieran jaiotako hogei bat lagunek osatzen dugu. Inguruko kuadrila guztietan bezala, futbola, saskibaloia, eskubaloia, eskia, motorrak, autoak, mendia, musika, kontzertuak, neskak, eta noski, larunbat gaueko juergak gustatzen zaizkigu. Ordiziako futbol eta saskibaloi taldeetan hainbat partaide baditugu, baita Milkshake musika taldean ere.

Beste kuadrilako partaide bazara, eta gure aurka lagun arteko futbol edo saskibaloi partidu bat jolastu nahi baduzu, ez zalantzarik izan, idatzi gure korreora. Era berean, urrutirako kontzertu batera joateko planik badago, komentatu.

 
All Rights Reserved ©