"AZEN"

Ordiziako Erraldoien Lagunen Elkartea

ordizikoerraldoiak@gmail.com

Argazkiak

Prentsa

Erraldoiak

Irteerak

            Herriari elementu ezberdinek ematen diote nortasuna; bere armarria, bere bandera, istorio, ohitura, eraikuntza, monumentu,... eta bere erraldoi eta buruhandiak.

            Gure herriko jai eta ospakizun kulturaletan garrantzia handia izan dute, XVII mendearen hasieratik ezagutu ditu herriak konpartsen eta erraldoien agerraldiak.

            Batetik haurrek gozatu eta jai giroan murgiltzen laguntzen dute eta bestetik helduenen haurtzaroko oroitzapenak berpizten dituzte.

            Harridura, zoriona, ia beldurra, korrikasaioak, ezustekoa eta errespetua, denak bat egiten dute elkarrekin erraldoi eta buruhauendiak ailegatzean.

            Desfile buru izan dira eta Kristo omendu dute prozesioetan. Katedralen inagurazio eta erakusketa unibertsaletan izan dira eta konbentuak sutan ikusi dituzte.

            Suaren erregai eta arratoien janari izan dira, kontu handiz zainduak izan diren bezela.

            Gure herrikoak, bertakoak dira. Eta bertako mugak gaindituz zoriona beste herrietara ere zabaldu izan dute, beraien festa eta ekintza kulturaletan parte hartuz.

            Hala ere, jakin ere badakigu ez dagoela gure  kulturan hain gutxi ikertu edo zaindu den elementurik. Hain jeloskorki babestua eta era berean bidegabeki ahaztua....

            Beharbada hauxe da beraien benetako balioa onartu eta merezitako lekua emateko unerik egokiena.

 

Argazkiak

Prentsa

Erraldoiak

Irteerak